"Rey desnudo y chico muerto" antzezlana bueltan da Pabellón 6era

Muntaia duela urtebete estreinatu zen, eta Arriaga Antzokitik antzeztu eta Santurtzi, Sopela eta Eibarren bira txiki bat egin ondoren, Pabellon 6era itzuli da.

Rey Desnudo y Chico Muerto antzezlanaren akzioa Bilboko Casilda Iturrizarren parkean kokatuta dago, 2016an, udako larunbat bateko goizaldean, minutu bateko benetako denboran gertatzen den istorio bat kontatzeko. “58 segundo horiek hedatu eta uzkurtu egiten dira, denbora bera bezala, eta 2.000 urte atzera egiten dute”, sinopsiak kontatzen du.

Dramaturgia eta zuzendaritza Iñigo Coborenak dira, eta Sara Barroeta, Jon Casamayor,

Itxaso Gil, Josh Ortiz de Zarate eta Arnatz Puertasek osatzen dute taldea, XXI. mendeko Bilboko pertsonaia garaikideei eta Gay Historiaren ordainei bizia ematen dietenak. “58 segundotan, klase eta jatorri desberdineko baina errealitate bereko gizon-emakumeak harrapatuta geratzen dira, eta hauxe da haien errealitatea: norbait maitatzea modu ez-konbentzional batean.”

Rey Desnudo y Chico Muerto delitu homofoboen agerikotasuna handitu zenetik sortu

zen.Muntaiak egungo gazte homosexualen errealitatea erdigunean jartzearen aldeko apustua egiten du eta eta bere iraganarekiko harremana bere oraina ulertzeko modu gisa.Hau da, antzezlanak, aurreko belaunaldiekiko LGTB gazteriaren “zor historiko”-ari buruz hitz egiten du.

Jantziak Betitxe Saituak eginak dira, Maria Casanueva eta Susana Diezena eszenografia, Quique Gago eta Aitor Garcíarena argiztapen-diseinua eta Xabier Barrutia musikari eta artistarena soinu-espazioa.

Antzezlana apirilaren 21tik maiatzaren 7ra bitartean taularatuko da, ostiraletik igandera, eta sarrerak www.pabellon6.org web atarian daude eskuragarri.

 

pabellon6.org

  • DataApirilak 19
  • Gaia Arte eszenikoak