Antzerki arin sozialeko 6 piezek eta antzerki amateurreko 9 antzezlanek emango diote amaiera 2022-2023 denboraldiari.
Pabellón 6eko 2022-23 denboraldiari amaiera emateko, ekain kargatu bat prestatu dugu.
Ekaina ANTZERKIDEk antolatutako Antzerki Arin Sozialari buruzko III. Jardunaldiarekin hasiko da. Ekainaren 2tik 4ra izango da, eta asteburuan guztira 6 pieza ikusi ahal izango dira, konpainia amateurrek, talde sozialek edota profesionalek antzeztuta.
Bakardadea; klaseen arteko ezberdintasuna; lan-prekarietatea eta generoagatiko diskriminazioa; modaren munduko lan-esplotazioa eta borroka feminista;… gai sozialak jorratuko dira ikusiko ditugun antzezlan hauetan: CON MANTAS Y A LA CALLE; FIRMADO POR ALGUIEN QUE NO TIENE FIRMA; HORRELA JARRAITZEN DUGU/Y ASI SEGUIMOS; LAS ZORRAS DEL POZO; ¿QUIÉN MANDA AQUÍ?; SHOW MUST GO ON.
Egunero lau pieza antzeztuko dira, eta publikoak bi aukera izango ditu: 2 pieza edo 4 piezak ikusi. Ostiralean eta larunbatean, emanaldiak 19:30ean eta igandean 12:00etan izango dira. Igandeko emanaldien ondoren, Epaimahai profesional batek erabakiko ditu saritutako lanak eta sari-banaketa egingo da.
Jardunaldia 2018an sortu zen, Deustuko Unibertsitateko Trikiñuela antzerki taldeko ikasleen ekimenez, antzerkia herritarrei hurbiltzeko asmoz. “Helburua antzerkia sustatzea da, gizarte osoari eragiten dioten bidegabekeria, bazterketa, desberdintasun, isolamendu eta/edo ahultasun pertsonal eta sozialeko egoerak ikusarazteko, salatzeko eta jorratzeko tresna aberasgarri gisa”. Lehenengo bi edizioak Deustuko Unibertsitatean egin ziren, eta hirugarren hau Pabellón 6en burutuko da.
Ondoren, ekainaren 9tik 23ra bitartean, Antzerki Amateurraren Jaialdia egingo da, eta, bertan, Bizkaiko antzerki eskola edota konpainia amateurraren 9 lan eskainiko dira.
Dantzertiren ESKUKATU dantza-piezak irekiko du jaialdia, eta ondoren etorriko dira: Kalekako TODO EL TIEMPO DEL MUNDO; Juego de damas emakume taldearen MARTINA’S PALACE; BAI eskolako 4.mailako ikasleen eskutik 2 pieza labur, VER PARA CREER; Nexoteatroko EL VIOLÍN DESAFINADO DE INGRES (Teleskopika espazioaren bidez); GÜEÑESOVEJUNA, Güeñes Bizia auzo-plataformak benetan gertatutako ekintzan oinarritutako salaketa soziala aurkeztuko dute; eta, bukatzeko, Utopiako Sin Remilgos konpainiaren LA ILIADAren egokitzapen bat.
Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak 20:00etan izango dira eta igandeetakoak 19:00etan.
Ikuskizun guztietarako sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.