Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Beethovenen "Missa Solemnis" interpretatuko dute Kursaalen

  • Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Beethovenen

Hamabostaldiaren bereizgarrietako bat formatu handiko kontzertu sinfoniko-koralak dira: euskal abesbatza handien eta jaialdia bisitatzen duten atzerriko orkestren arteko lankidetza errazteaz gain, Hamabostaldiak obra handien interpretazioa ere sustatu ohi du. 2022an, Gustav Mahlerren 3. Sinfonia izan zen, Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) eta Kanarietako Gazte Orkestra (JOCAN) bildu zituen bertsioan, Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Gaztearekin batera, Víctor Pablo Pérezek zuzenduta. 2023an, errepertorioko partiturarik itzelenetako batek, Mahlerren 8. Sinfonia, "Milakoa" erraldoiari aurre egin zioten Euskadiko Orkestrak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak, Iruñeako Orfeoiak, Easo Eskolaniak eta Easo Gazte Abesbatzak, zortzi ahots-bakarlarirekin batera, guztiak Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Eta 2024an, aukeratutako lana Beethovenen Missa Solemnis da, konpositorearen Bederatzigarren sinfonia ospetsuaren garaikidea eta lehen Erromantizismoaren partitura sakratu ikaragarrienetako bat.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbuztuak 22
  • Gaia Musika