"Cinco golondrinas", Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren azken ekoizpena, BBK Salan estreinatuko da


  • Antzezlana martxoaren 15ean estreinatuko da eta martxoaren 16an ere BBK SALAn ikusgai egon ostean, Pabellón 6era pasatuko da. Bertan, martxoaren 21etik apirilaren 6ra egongo da ikusgai

Gaur goizean CINCO GOLONDRINAS antzezlan inklusiboa aurkeztu da Bilboko BBK SALAn. Antzezlan horren erabateko estreinaldia martxoak 15, larunbatean izango, eta igandean ere, hilak 16 ikusgai egongo da, Bilboko Kale Nagusian kokatuta dagoen aretoan. BBK Salaren eta Pabellón 6ren arteko lehen lankidetzaren prentsaurrekoan, Koldo Bilbao BBKren Kultura arduraduna, Ramón Barea, Pabellón 6ren ordezkaria, Rakel Rodríguez Ruiz, antzerkigile eta piezaren zuzendaria, lantalde osoa eta Betitxe Saitua, jantzien diseinuaren eta eszenografiaren arduraduna izan dira.

CINCO GOLONDRINAS pieza inklusiboa da, dinamikoa, errealitateari eta gaurkotasunari lotua. Gainera, fikziotik erakusten du desgaitasuna duten pertsona batzuen bizitza, haien liburuen, bizipenen, esperientzien eta borroken bidez kontatuak, eta ondare gisa utzi gaituztenak. Idatzi guztien testuetan oinarritzen da, baina baita dramaturgian ere, eta, batez ere, baztertuta sentitzen diren pertsona askorekin izandako solasaldietan, hitzaldietan eta elkarrizketetan. Horregatik, CINCO GOLONDRINAS lanak zentzumenen bidez –edo horien gabeziaz– hitz egiten du benetan batzen gaituenaz, "horrek hunkitzen baikaitu: maitasuna, askatasuna, zoriona, heriotza, espiritualtasuna...", eta, aldi berean, "poetikoki" hausnartzen du eguneroko oztopoei buruz.

CINCO GOLONDRINAS antzezlanean "muntaiaren jatorritik landu dugu inklusioa, eta hori izan da prozesuaren fase guztietan gida". Horrela, taldea aniztasunean edo zeinu-hizkuntzaren interpretazioan prestatu da eremu artistikoan; eszena bakoitza publiko desberdinekin sortu eta aztertu da – era guztietako pertsonei emozioaren bidez iristeko; arreta berezia jarri zaie argiei, eszenografiari edo jantzien materialei; zeinu-dantza erabili da – Rakel Rodríguezek berak sortutako diziplina artistikoa –; eta abar.

CINCO GOLONDRINAS Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren ekoizpen berria izango da, eta 2015ean sortu zenetik bederatzigarrena jada. Proiektu honek arte eszenikoetan trebatua den eta profesionalizaziorako bidean dabilen gazte multzo bat hautatzen du urtero, eta gazte horiek ikuskizun berri bat sortzeko prozesu osoan babesten ditu. Gazte Konpainiaren 2025eko promozioa, 30 urtetik beherako bost interpretek osatzen dute: Markel Urrestarazu, Nerea Sanz, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta eta Pino de Pablos. Argiztapenaren diseinua Edu Berjak egin du, eta jantzien eta eszenografiaren diseinuaz Betitxe Saitua arduratu da. Eta kartela Josean Espinosak sortu du.

Asteburu honetan BBK SALAn estreinatu ondoren, CINCO GOLONDRINAS martxoaren 21etik apirilaren 6ra Pabellón 6en egongo da ikusgai.

pabellon6.org

  • DataMartxoak 11
  • Gaia Arte eszenikoak