Los domingos / Sundays –Alauda Ruiz de Azúa euskal zinemagilearen film luze berria– da 73. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko diren ekoizpen espainiarreko lanetako beste bat, jada jakinarazi direnez gainera: Maspalomas, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregirena; Historias del buen valle / Good Valley Stories, José Luis Guerinena, eta Los Tigres, Alberto Rodríguezena.
Alauda Ruiz de Azúak (Barakaldo, 1978) lehenengoz izango du Urrezko Maskorra irabazteko aukera, Los domingos / Sundays filmarekin, klausura-komentuko kontenplazio-bizitzak erakarri egingo duen gazte aparteko eta idealista baten istorioarekin, hain justu. Blanca Soroa hasiberria eta Patricia López Arnaiz –Los destellos / Glimmers (Pilar Palomero, 2024) filmagatik Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuena– dira filmaren protagonistak, eta Miguel Garcés, Juan Minujín, Mabel Rivera eta Nagore Aranburu ere aktore zerrendan daude.