Kalitatezko kultura eskaintza anitza, eskuragarria eta hurbila izango du Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak denboraldi berrian

  • Kalitatezko kultura eskaintza anitza, eskuragarria eta hurbila izango du Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak denboraldi berrian

  • Gaizka Chamizo galdakoztar aktoreak eta Les Bobé Bobé taldeak irekiko dute denboraldia irailaren 26an, ostirala, kultura bizi eta anitzeko hiruhilekoari hasiera emanez

Ikasturte berriarekin batera eta udako atsedenaldiaren ostean, Torrezabal Kultur Etxeak berriz ekingo dio ohiko jarduerari programazio oparo eta biziarekin. Iaz ospatutako 30. urteurrenaren izaera berezia atzean utzita ere, programak bere horretan mantentzen du orain arteko kalitatearen, aniztasunaren eta hurbiltasunaren aldeko apustua. Hala, publiko guztiei zuzendutako musika, antzerki, dantza eta kalitate handiko denetariko proposamenez beteko da berriz eszenatokia abendura arte.

Hilero izango dira euskaraz zein gaztelaniaz egingo diren diziplina bakoitzeko hitzordu garrantzitsuak. Horiek helduentzat zein haur eta gazteentzat zuzenduta egongo dira, kultura irisgarri, bizi eta anitzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Artea eta sormena herritarrengana ahalik eta gehien gerturatzeko bokazioa du udal honek, eta hori errazteko, 5 eta 12 euro arteko prezio orokorrak dituzte emanaldiek (bazkideek, 65 urtetik gorakoek, Gazte Txartela dutenek eta haurrek tarifa berezia izango dute).

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 3
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika