150gr. jaialdia abenduaren 27tik 29ra itzuliko da Montehermoso Kulturunera, Estatu osoko konpainiek eskainitako 12 ikuskizunekin. 13. edizio honek lau pieza labur eskainiko ditu egunero, bakoitza lau emanaldirekin.
Aurten ere hazi egin da ekimen hori, iaz Dendaz-Denda atala gehitu zitzaion, eta aurten Gasteiztik aterako da lehenengoz, Agurainen ere ikuskizunak eskaintzeko. Horrela, programazioak 60 ikuskizun baino gehiago batzen ditu: Montehermosokoak, Dendaz denda atalarenak eta Agurainen egingo dituen 3ak.
Antolatzaileek deialdi publikoa egiten dute uda bakoitzean, konpainiek beren proiektuak aurkez ditzaten, eta, horien artean, hainbat diziplinatako 12 lan eszeniko aukeratzen dituzte: antzerkia, txotxongiloak, dantza, performancea, narrazioa edo clowna...