Gasteizko Udal Txistulari Bandak hasiera emango dio 2026ari, dantzaldi eta kalejira banarekin herritarrengana hurbilduz

  • Gasteizko Udal Txistulari Bandak hasiera emango dio 2026ari, dantzaldi eta kalejira banarekin herritarrengana hurbilduz

Ostiral eta larunbat honetan, Vitoria-Gasteizko Udal Txistulari Bandak bi hitzordu ditu herritarrekin. Lehenengoa urtarrilaren 9an, 20:00etan, Izaskun Arrue kulturgunean egingo den dantzaldia da. Kontzertu-dantzaldiak sarrera librea izango du lekua bete arte.

Hurrengo egunean, urtarrilaren 10ean, larunbatean, 12:00etan, Gasteizko taldeak kalejira egingo du hirigunean zehar, Plaza Berritik abiatuta. Desfileak bi zati izango ditu: lehenengo 45 minutuetan, Bandak bakarrik joko du, eta 12:45ean edozein txistularik bat egiteko aukera izango du. Formatu hori hilabete bakoitzeko lehen larunbat guztietan errepikatzea da asmoa, hilabete honetatik ekainera arte.

Jarduera hauek Udal Txistulari Bandak 2026an hartu nahi duen norabide berriaren bi adibide dira. “Aurten, Gasteizko Udal Txistulari Bandak etapa berri bati ekingo dio, herritarrengana are gehiago hurbiltzeko helburuarekin. Gasteiztarrek Bandaren musikaz gozatu ahal izatea nahi dugu, baina ez bakarrik publiko gisa; izan ere, hori beharrean, Bandaren jardueran parte hartzea ere nahi dugu. Horrela, guztiok izango gara irabazle”, azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.


  • DataUrtarrilak 8
  • Gaia Musika