Auzo Eszena 16. edizioarekin itzuliko da. 2026ko lehen denboraldia otsailaren 22an hasiko da, eta maiatzaren 24an amaitu. Gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoetan antzerkia, dantza, poesia, musika eta pintura bezalako diziplinetako 7 proposamen eskainiko dira. Ekimen horrek gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoak eta ikuskizunak oholtzara eramateko beharrezko azpiegitura jartzen ditu parte-hartzaileen esku.
“2024-2028 Kultura Plan Estrategikoaren helburuetako bat da auzoetako kultura indartzea eta eskaintzaren deszentralizazioa sustatzea. Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da auzo bakoitzeko gizarte-etxeetan egiten den lana. Programa hau espazio horietan antolatzen den programazio kulturalaren arrakasta handietako bat da, ez bakarrik publikoaren eta parte hartzen duten taldeen artean duen harreragatik, baita proposamenen kalitateagatik eta originaltasunagatik ere”, adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak aurkezpen-prentsaurrekoan.
2025ean, deialdi publikoa egin zen Vitoria-Gasteizko antzerki- edo artista-talde ez-profesional guztiek beren proposamenak aurkez zitzaten. Deialdira 16 proposamen aurkeztu ziren eta haietako zazpi denboraldi honetan taularatuko dituzte, eta gainerakoak urria-abenduko denboraldian. Denboraldi honetan, honako hauek izango dira eskainiko diren lanak:
Sarrerak bihartik, otsailaren 11tik, asteazkenetik, aurrera erosi ahal izango dira gizarte-etxe eta kirol-instalazio guztietan (frontoietan izan ezik) aurrez aurre edo Internet bidez, emanaldia hasi baino ordubete lehenagora arte. Prezioa 5 edo 7 eurokoa izango da.
Informazio gehiago Udalaren webgunean.