Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XIV. edizioak lau ikuskizun eskainiko ditu martxoan zehar

  • Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XIV. edizioak lau ikuskizun eskainiko ditu martxoan zehar

  • Emanaldiak Errekaldeko Udaltegian egingo dira martxoaren 6tik 27ra bitartean
  • Gazteei zein helduei zuzendutako ikuskizunak 19:00etan hasiko dira, eta aurretik gonbidapena jaso beharko da, harik eta edukiera bete arte
  • Euskadiko bi konpainiak (J.B. Pedradas eta Beatriz Egizabal) eta Kataluniako beste bik parte hartuko dute: Precaria García- La Quebrá eta Cía Lolita Corina

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XIV. edizioa abian jarri du Bilboko Udalak. Auzoko Udaltegian izango dira parte hartuko duten lau konpainien emanaldiak, martxoaren 6tik 27ra bitartean, denak 19:00etan.

2026ko edizio honetan, Euskadiko bi konpainiak (J.B. Pedradas eta Beatriz Egizabal) eta Kataluniako beste bik (Precaria García- La Quebrá eta Cía Lolita Corina) hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin, edukiera bete arte. Pertsona bakoitzeko 2 gonbidapen jaso ahal izango dira gehienez emanaldi bakoitza baino ordubete lehenagotik hasita, Errekaldeko Udaltegian. Ikuskizun guztiak gazte zein helduentzat izango dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 2
  • Gaia Arte eszenikoak