2026ko Liburu Egunak apirilaren 13tik 23ra egingo dira Montehermoson eta bertan izango dira Bernardo Atxaga, Nativel Preciado eta Lorenzo Silva

  • 2026ko Liburu Egunak apirilaren 13tik 23ra egingo dira Montehermoson eta bertan izango dira Bernardo Atxaga, Nativel Preciado eta Lorenzo Silva

  • Laura Pérez Vernetti komikigileak, Mikel Soto historialariak, Javier Alcázar testu-moldatzaileak eta Manu Arroyal ilustratzaileak ere parte hartuko dute
  • M3moria Letrak literatur lehiaketako sari-banaketak osatuko du egitaraua

Apirilaren 13tik 23ra Liburu Egunak itzuliko dira. Udal Liburutegien Sareak bultzatutako jarduera hau lekuz aldatuko da eta, lehen aldiz, Montehermoson egingo da.

"Urtero, Liburuaren Egunaren inguruan, hainbat jarduera antolatzen ditugu, ospe handiko idazleen eta komikigileen parte-hartzearekin. Helburua irakurzaletasuna eta kultura zabaltzea da, eta aurten, gainera, Montehermoso kokaleku gisa hartuta, kulturune hori sustatu eta sinergiak sortu nahi ditugu. Azken batean, programa honek kulturaren eta herritarren arteko topaketa sortu nahi du, irakurketaren eta liburuen bidez", azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Atxaga, Preciado, Silva eta askoz gehiago

Programa apirilaren 13an, astelehenean, hasiko da, Nativel Preciadoren azken lanaren aurkezpenarekin: El pan de mis hijos. Intriga, metaliteratura eta autofikzioa bateratzen dituen eleberri honek umore-sen handia, apartekoa eta ahaztezina den pertsonaia honen ezaugarria, biltzen du. Aitziber Pérez de Karkamo arabar komunikatzaileak idazlea elkarrizketatuko du, literaturan eta kazetaritzan orain arte izandako ibilbide luzearen eta sarituaren inguruan. Gainera, azken liburuaz ere hitz egingo dute.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 9
  • Gaia Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Ondarea