Bilboko Udalak "MusikAuzo" ekimenaren edizio berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, maiatzaren 16an. Ekimen horren bidez, herriko talentua publiko zabalari hurbildu nahi zaio hiriko hainbat auzotako kale-agertokietatik. Programa honen bidez, halaber, zuzeneko musikarekiko zaletasuna sustatu nahi da, eta musika-taldeei beren lana jendaurrean erakusteko aukera eman nahi zaie.
Guztira, 28 kontzertu eta 14 kalejira programatu dira maiatzean, ekainean eta uztailean, Bilboko 8 barrutietako auzoetan beren talentua erakutsiko duten askotariko estiloetako musika eta musikariekin.
MusikAuzok programazioari hasiera emango dion lehen kontzertua larunbatean, maiatzak 16, izango da, 21:30ean, Txurdinagan, Dantzatzeko Prest taldearen eskutik. Talde honek estilo ezberdinetako egungo musika interpretatzen du, publiko guztientzako animazio, dantza eta koreografia parte-hartzaileekin.
Uztailaren 5era arte, beste taldeek beren kantuak aurkeztuko dituzte eta Bilboko bizilagunei doako kontzertuekin gozaraziko diete, rock "n" roll, folk, blues, jazz, rap edo erritmo latinoak bezalako estiloak joz. Huaek izango dira: Gove, The Blues Morning Singers, Lagartijas Al Sol, Satelites, Revival Trio, Café Blues, Jazz Ta Bien, Roda De Samba, Uxue Kerejeta, Sueder, 1,2,3... Diskofesta, Mi Buenaventura, J.P.K., La Basu, Masiompa, Panpotx Kultur Elkartea, Somak, Babelian, Bilboko Udal Txistulari Banda + Anduriña Zurutuza, Ultraligeros, Naste Borraste, The Laars, Ibai Garcia Blues Project, Eidabe, Maialen Ibarra, ADH eta Duo Sua.
Halaber, 14 kalejira egingo dira maiatzaren 10,15, 22, 23, 24 eta 29an eta ekainaren 6, 20, 23, 26 eta 29an, honako musika banda hauekin: GAZTELEKU fanfarrea, ORKESTRA, UDAL TXISTULARI BANDA, DUNBOTS, SUGARRI, Fanfarre GURETZAT, RADIOWAVE LITTLE BRASS eta BIHOTZ ALAI FOLKLORE TALDEKO musikariak.