Arriaga Antzokiak Calixto Bieitok zuzendutako "Johannes-Passion" produkzio handia berreskuratuko du 2026-2027 denboraldian, zeina askotariko ikuskizunez beteta iritsiko baita

  • Arriaga Antzokiak Calixto Bieitok zuzendutako

  • Bieitok zuzentzen du Arriaga Antzokiak Parisko Théâtre du Châtelet-ekin batera ekoitzitako Johannes-Passion, eta Konrad Junghänel zuzendari musikalaren batutapean sei ahots bakarlarik, Bilboko Opera Abesbatzak eta Friburgoko Orkestra Barrokoak hartuko dute parte
  • Arriaga Antzokiak eta Leioa Kantika Koralak Lamiako 1979 koproduzituko dute, Jon Saenz Rubiok konposatutako euskarazko opera garaikide bat, Basilio Astúlez-en zuzendaritza musikalarekin eta Lucía Astigarragaren zuzendaritza eszenikoarekin
  • Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean landuko dute euskaraz eta haurrei zuzendutako Arriagaren aterkia ikuskizuna; Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarriaren soinu-unibertsoarekin, ehun bat kantari, bakarlari eta aktore gazte eta musika elektronikoarekin, eta den-dena Ane Pikazaren zuzendaritza eszenikopean
  • Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) Beethoven film concert ikuskizuna sustatu dutenez, Beethoven filma ikusi ahalko da, orkestrak zuzeneko musika interpretatu bitartean
  • Arriaga Antzokiak beste bost euskal produkziorekin kolaboratu du, bertan estreinatuko direnak: Una historia de Bilbao, Bizipoza, I'm bath, Arturo Ui eta bere gorakada jasanezina eta Grounded (Lurrean / En la tierra)
  • Antzerki munduko izen handiak antzezle edo zuzendari gisa: Pepón Nieto, Malena Alterio, Carmen Ruiz, María Adanez, Mario Gas, Pep Tosar, Leonardo Sbaraglia, Daniel Veronese, Oriol Pla, Pilar Castro, Irene Escolar, Sergio Peris-Mencheta, Blanca Portillo, Juan Mayorga, Adriana Ozores, Loreto Mauleón, Ramón Barea, Itziar Lazkano, Pedro Casablanc...
  • Lehen mailako nazioarteko dantza dago: Tao Dance Theater, La Veronal, Sara Baras, Nationaltheater Mannheim Tanz; eta zirku harrigarria People Watching eta Compagnia Finzi Pasca-ren eskutik
  • Programatutako ikuskizun handien artean daude: La Cubanaren dibertsioa, udan eta Aste Nagusian; musikal alproja bat, The book of Mormon, abenduan; Six, el Musical otsailean; edo El otro del 27, ekainean
  • Arriaga Antzokiak, besteak beste, Abao Txiki Arriagan eta Lied Arriagan berariazko programen aldeko apustua mantentzen du, eta eremu berriak esploratuko ditu Matinées Arriagan goizeko kontzertuen zikloarekin
  • 2027ko maiatzean, Arriaga Antzokia European Theatre Convention (ETC) erakundearen Nazioarteko Antzerki Konferentziaren egoitza izango da, baina aurrerago emango da horren berri

Arriaga Antzokiko zuzendari artistiko Calixto Bieitok eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Arriagak 2026-2027 denboraldian —2026ko abuztutik 2027ko ekainera bitartean, biak barne— eskainiko dituen ikuskizunen programazioaren berri eman dute gaur goizeko prentsaurrekoan. Zehazki, gaur iragarritako berritasunak irailaren erdialdetik aurrera etorriko denari buruzkoak dira. Gogoan izan behar dugu jada iragarri zela eta salgai daudela udako programazioko ikuskizun nagusirako sarrerak: aurten La Cubana konpainia katalanaren produkzio berria izango dugu ikusgai, La cuisine de ma cousine izenekoa, abuztuaren 13tik irailaren 13ra, Aste Nagusia barne.

Arriaga Antzokiak askotariko programazioaren aldeko apustua egin du, bere ateak publiko guztientzat ireki nahi baititu. Datorren denboraldian bertako eszenari bultzada bat ematen jarraituko du, euskarazko ekoizpenei arreta berezia eskainiz, bai bere proiektu eta kolaborazioen bidez, bai euskal konpainien lan ugari ikusgai jarriz. Gainera, Arriagak Espainiako Estatuan egiten den antzerkirik onena programatzen jarraituko du, eta nazioarteko esparruan duen posizionamendu onari eutsiko dio, Bilbora hainbat herrialdetako ikuskizun interesgarriak ekarriko baititu.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 3
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika