Abuztuaren hasieran itzuliko da hiriko jaialdirik bereziena. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatuta, aurtengo edizioan ere Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Fundazioaren laguntza izango ditu.
Ekimena 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Donostiako udan. Familiarra eta abangoardiakoa aldi berean, integratzailea eta berritzailea ere bada Glad is the Day.
Abuztuaren 2an eta doako sarrerarekin, besteak beste, 15 banda eta artistek hartuko dute parte musika maratoi honetan. Kontzertuak, Dj saioak, piknikak, azoka eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den egitarauan.
Egitarauak etenik gabeko bederatzi orduko zuzeneko musika eskainiko du, nortasun artistiko sendo eta bereizia duten proiektuekin. Ohiko etiketetatik harago, talde eta artista bakoitzak bere unibertso sortzailea eraiki du, erreferentzia, hizkuntza eta zuzenekoa ulertzeko modu propioekin. Aniztasun hori, musika generoen gainetik, aurtengo edizioaren ezaugarri nagusietako bat izango da.
Azoka Dabadabaren bidez kudeatuko da eta 65 postu izango dira. Hala nola, bigarren eskuko dendak edo eskulangitzak.