Santa Maria Katedralaren azpiko eskuizkribu ezezagun bat eta Carlos Menaren itzulera, Arabako Antzinako Musika astearen 44. edizioko protagonista nagusiak

  • Santa Maria Katedralaren azpiko eskuizkribu ezezagun bat eta Carlos Menaren itzulera, Arabako Antzinako Musika astearen 44. edizioko protagonista nagusiak

Arabako Foru Aldundiak antolatzen du, irailaren 11tik 20ra, Vitoria-Gasteizen, Iruña Okako Santa Catalina lorategietan eta Antezana Forondan, azken xehetasunetaraino mimoz eta arretaz landutako 44. edizio bat, erabaki bakoitzaren erdigunean publikoa beti jarrita eta bere nazioarteko proiekzioa eta kalitate artistikoa berresten dituena.

70 urteren ondoren berriro entzungo den eskuizkribu bat

Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedraleko sakristiaren azpian agertu da, galdutzat jo zenetik ia 70 urtera, 1792an datatutako eskuizkribu bat, XVI. mendeko jatorrizko baten kopia izan litekeena. Rafa Mendialduaren eta Manu Sagastumeren ikerketari esker, haren orrialdeetan Cristóbal de Moralesen Hilen Ofizioa eta orain arte argitaratu gabeko meza bat identifikatu ahal izan dira, Europa osoan apenas alerik gordetzen den horietakoa. Intonationes taldeak berreskuratuko ditu orrialde horiek irailaren 17an, Katedralean bertan, kontzertu-solasaldi formatuan, horrelako aurkikuntza dokumental baten prozesua lehen aldiz publikoari zabalduz.

Carlos Mena Arabara itzultzen da

Edizio honek Carlos Mena kontratenorraren Arabarako itzulera ere ekarriko du. Carlos Mena antzinako musikaren nazioarteko erreferente handienetako bat da, eta irailaren 19an arituko da, Concerto 1700 taldearekin batera, Jesús Guridi Kontserbatorioan. Kartelean lagunduko diote berari nazioarteko proiekzioko beste izen batzuek, hala nola Collegium Musicum Madrid eta Martín Llade, OBNI eta Miriam Hontana, edo Conductus Ensemble, beti helburu berari jarraitzen dion programazio batean: ahalik eta kalitaterik onena eskaintzea eta antzinako musikaren estatuko eta nazioarteko zirkuituan erreferente izatea.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 13
  • Gaia Musika