"Kazetaritza, bertatik bertara" kultur programaren 12. edizioa abuztuaren 24tik 28ra egingo da. Beste urte batez, kazetariek eta nazioarteko adituek aztertutako egungo gaiak azalduko dituzte, herritarrei irekitako eztabaidarako eta hausnarketarako guneak sortzeko.
"Aurten, 1976ko martxoaren 3aren 50. urteurrena dela eta, egun bat eskainiko diogu Vitoria-Gasteizen izandako gertaera tragikoei buruzko monografikoari, eta abuztuaren 28ko programazioa gai honi buruzkoa izango da oso-osorik. Egun hartan gertatutakoak hiriaren orduko orainaldia eta historia zehaztu zituen betiko, eta, horregatik, kazetaritza arloko gaurkotasuneko jardunaldi hauetan, derrigor gehitu behar genuen horri eskainitako tartea", esan du Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak.
Halaber, Ekialde Ertaineko gatazka, Marokoko gaurkotasuna, superpotentziek nazioarteko geopolitikan duten jokoa, desinformazioa eta giza eskubideak eta Kuba edo Txina bezalako herrialdeen egungo egoera izango dituzte hizpide, besteak beste.