Donostia Zinemaldia 2026: Bihar ipiniko dira salgai Belodromorako sarrerak

  • Donostia Zinemaldia 2026: Bihar ipiniko dira salgai Belodromorako sarrerak

  • Karateka eta Muguruza FM 40 Tour lanen mundu-estreinaldiak emango dira bertan, Go!azen telesailaren denboraldi berriaren kapitulu berri batez gain
  • Zinemaldiaren aretorik handienak 2.000 pertsonarentzako edukiera du, eta Kontzertua & Emanaldia —Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatua—, amaierako galaren emankizuna eta Ikastetxeak Belodromoan ekimeneko goizeko emanaldiak ere hartuko ditu

Bihar, abuztuaren 18an, 10:00etan, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko (irailaren 18tik 26ra) Belodromoko saioetarako sarrerak ipiniko dira salgai. Programazioak Karateka eta Muguruza FM 40 Tour lanen mundu-estreinaldiak eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia barne hartzen ditu. Halaber, auditoriumak —2.000 pertsonatarako edukiera duenak— Kontzertua & Emanaldia ekimen tradizionala —Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatua— hartuko du, baita amaierako galaren emankizuna eta Ikastetxeak Belodromoan ekimeneko goizeko emanaldiak ere.

Astelehenean (irailaren 21ean), 19.00etan, Karateka emango da, Aritz Morenoren (San Sebastián,1980) hirugarren film luzea. Filmak —Andrea Ros, Patrick Criado, eta Ernesto Alterio dituena aktore-zerrendan— Sandra Sánchezen istorioa kontatzen digu: konbentzio guztiak hautsi zituen emakume horrek, karateko urrezko domina lortu batzuen Joko Olinpikoetan, kata modalitatean, 39 urterekin. Morenok Zinemira-Kimuak sailean hartu zuen parte Bucle (2011) eta Cólera (2013) lanekin, Ventajas de viajar en tren (2019) eta Moscas (2023) film luzeak zuzentzeaz gain.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbuztuak 17
  • Gaia Ikus-entzunezkoa