Kutxa Fundazioa Klubak hamar urte beteko ditu sorkuntzan, musika eta komunitatea ardatz hartuta
Datorren abenduan, Kutxa Fundazioa Klubak abian jarri zeneko hamargarren urteurrena ospatuko du programazio berezi batekin. Programazio horrek espazioak azken hamarkadan Gipuzkoako artista, publiko eta kultur proiektuen topagune gisa izan duen papera aldarrikatuko du. Oroitzapena iraganari begiratzeko, orainari balioa emateko eta espazioaren etorkizuna irudikatzeko aukera gisa planteatuko da.
Bibra: musika, ekintza kolektibo, aldarrikatzaile eta eraldatzaile gisa
Denboraldiko nobedade nagusia Bibrada, zuzeneko musika eta DJ saioak eskaintzen dituen ziklo berri bat; topaketa, adierazpen eta eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertzen dituena bai musika eta baita dantza ere. Bere proposamenak askotariko soinuak eta kulturak biltzen ditu, eta mugimendu eta esperientzia partekatuaren bidez, identitateen, borroken eta komunitatea eraikitzeko moduen inguruan hausnartzera gonbidatzen du.
Bibrak Kutxa Fundazioa Klubaren aretoa musika gertutik bizitzeko leku bihurtzen du, non gorputzak ere parte hartzen duen diskurtso artistikoan. Aldarrikapenak, testuinguru honetan, ideia abstraktua izateari uzten dio eta dantza egiteko, entzuteko eta partekatzeko esperientzia kolektiboan gauzatzen da.
Zikloa azaroaren 7an abiatuko da Chenta Tsai Tseng buru duen Putochinomaricón proiektuarekin. Hyperpop eta futurepop estiloen Estatuko erreferentzietako bat da, haren proposamenak aktibismoa, elektronika eta eszenaratze indartsua konbinatzen dituelarik.
Marina y su Melao + Eire & Atodamadretaldeen txanda izango da azaroaren 21ean. Marina Molina puertorricarra da taldearen burua, eta bonbaren tradizio afro karibetarra berrinterpretatzen du begirada garaikide eta berritzaile batetik.
Programazioak aurrera jarraituko du azaroaren 27an Bravarekin, punka, hardcorea, rapa eta club kultura uztartzen dituen euskal artistarekin, eta Lorea Argaraterekin, eta azaroaren 28an amaituko da Maruxaktaldearekin, Nafarroan jaiotako kolektibo trabestiarekin, alegia. Euskal folklorea ikuspegi queer, komunitario eta aldarrikatzailetik berrikusten duen kolektiboa dugu.
Eszena sailkaezinenari eskainitako bigarren edizioarekin itzuli da OFNI
Abian jarri ondoren, OFNI (Oholtzako Fenomeno Nabarmenki Interesgarriak) zikloabigarren edizioarekin dator, publikoari proposamen eszeniko esperimental, hibrido eta sailkatzeko zailak hurbiltzeko bokazioa berretsiz.
Programazioak performancearen, antzerki dokumentalaren, esperimentazio bisualaren eta formatu eszeniko berrien arteko sorkuntzak bilduko ditu. Zikloa Xanti Agirrezabalaren Sátiro lanarekin abiatuko da. Gorputzari eta esperientzia eszenikoari buruzko hausnarketa kolektiboa egitera gonbidatzen duen euskarazko proposamena dugu. Txubio Fernández de Jaureguiren eta Esperanza Lópezen A pesar de todo umorea eta hausnarketa filosofikoa uztartzen dituen proposamenarekin jarraituko du, denboraren igarotzearen, identitatearen eta etorkizunaren gaiak jorratzeko.
Azaroaren 20an, Ixiar Rozasen Narrugorrik, paseo-entzunaldia izango da, Kristina Enea parkean barrena ibiliko den entzunaldi eta ibilaldiaren arteko esperientzia, Narrugorrik liburuko pasarte, olerki eta soinu-paisaietatik abiatuta. Ondoren, Olatz Gorrotxategiren 43º13'44''N lana dator, irudimenaren eta dokumentu-antzerkiaren bidez familiaren eta taldearen memoria arakatzen duen lana. Programazioak Pupa. Pupita, pupila ere eskainiko du. Idoia Zabaleta Morán eta Leticia Moralesen Ikusmenaren masaje bat lana "ikusmenaren masaje" berezi bat proposatzen duen murgiltze-esperientzia eszeniko bat da, baita David Espinosa sortzaile valentziarraren Mi gran obra ere, eskala txikiko maleta baten barruan antzerki-ekoizpen handi bat biltzen duen pieza ospetsua.
Zir Zir Hara!: harridura, familientzako topaleku gisa
Udazkeneko programazioa Zir Zir Hara!ren edizio berri batekin itxiko da, Kutxa Fundazioaren haurrentzako eta familientzako arte eszenikoen zikloarekin, alegia. Antzerki fisikoko, dantzako eta objektuen antzerkiko ikuskizunak biltzen ditu proposamenak, eta ikusle gazteenen jakin-mina, irudimena eta harritzeko gaitasuna piztea du helburu.
Zikloa urriaren 18an hasiko da Inda Peredaren Lubbertlanarekin. El Boscoren Atseginen Lorategia lanean oinarritutako keinu bidezko komedia zoroa da. Pertsonaia berezi batek unibertso surrealista batean zehar egingo duen bidaiaren bitartez, ikusle guztientzako esperientzia bisuala proposatzen du piezak, elkarrizketarik gabekoa.
Azaroaren 22an Presenteiritsiko da, Mireia Miracle Companyrena, plastikozko uharte batean bizi den pailazo-neskatila bat protagonista duen istorioa. Kontakizunak kontsumoari, hondakinei eta planetaren zaintzari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, familia osoarentzat eskuragarria den begirada poetiko bat oinarri.
Azkenik, abenduaren 13an, Ponten Pie konpainiak Bajau aurkeztuko du, Asiako hego-ekialdeko itsasoko herri nomadetan inspiratutako ikuskizun sentsoriala. Ikusizko hizkuntzaren, mugimenduaren eta objektuen manipulazioaren bidez, urarekin dugun harremana eta bizitzaren jatorria jorratzen ditu obrak. Gainera, proposamena finalista izan zen Arte Eszenikoen XXVI. Max Sarietan (2023), kategoria hauetan: Haur, gazte edo familientzako ikuskizunik onena eta Jantzien diseinurik onena.
Katapulta Tour Gipuzkoak eta beste hainbat kontzertuk osatuko dute hiru hilabeteko musika-programazioa
Bibra, OFNI eta Zir Zir Hara! zikloez gain, Kutxa Fundazioa Klubak musika-programazio zabala izango du urteko azken hiruhilekoan, Katapulta Tour Gipuzkoaren barruan eta beste kontzertu batzuen atalean proposamen berri eta sendoak eskainiz.
Katapulta Tour Gipuzkoa musika eta eszena sorkuntza indartzen laguntzeko ekimenaren barruan, Klubaren agertokitik igaroko dira Sorginduak (urriaren 3an), Del Val + Kattalin eta Nenufarrak (urriaren 10ean), Nhil + FEMMM Voz Jazz (urriaren 16an), Ander Sánchez (urriaren 17an), Nuria López García + Isora (azaroaren 6an) eta Argazki bat behelainoan + Geminiss (abenduaren 12an). Kontzertu guztiak doakoak izango dira, leku guztiak bete arte.
Bestalde, beste kontzertuen atalean, programazioak El Pony Pisador (urriaren 23an), Cristina Len (urriaren 30ean), La Amenaza Constante (urriaren 31n) eta Erromintxelak (abenduaren 11n) taldeen emanaldiak hartuko ditu, eta, horrela, estilo eta jatorri anitzeko proposamenekin zabalduko da gunearen musika-eskaintza.
Programazio horrekin, eta bere hamar urteko ibilbidea ospatzearekin batera, Kutxa Fundazioa Klubak berretsi egiten du sorkuntza garaikidearekin duen konpromisoa, bai eta sortzen ari diren artistei ematen dien laguntzarekin eta espazio berean musika, arte eszenikoak, pentsamendu kritikoa eta komunitatea lotzeko gai diren esperientzia kulturalen sustapenarekin duen konpromisoa ere.