Mike Leighek zuzendutako Tender Loving Care (Erresuma Batua) film luzeak Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Urrezko Maskorra irabazi du, Leighek berak idatzitako Gidoi onenaren Epaimahaiaren sariaz gain. Zinemagile britaniarraren filmak Kate O 'Flynn aktoreari emandako Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra ere lortu du, Asta Kamma Augustekin ex aequo irabazitako saria, Markens grøde / Growth of the Soil (Norvegia-Danimarka-Alemania) filmean egindako paperagatik. Halaber, Hans Petter Molandek zuzendutako lan honek Argazki onenaren Epaimaiharen Saria irabazi du, Oskar Dahlsbakkeni emandakoa.
Epaimahaiaren Sari Berezia Ah Biaok zuzendutako Bian Jing / Border (Hong Kong-EEEU-Hego Korea) lanak irabazi du, eta honela deskribatu du lana epaimahaiak: "Film ausarta da, hala molde zinematografikoan, nola esplizitutasun sexualean, eta, ikuspegi sendo horri esker, munduko zineman ahots berri bikain bat agertu dela esan daiteke".
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Amanda Kernellek irabazi du, Garrat du váimmu / Brace Your Heart (Suedia-Norvegia-Dinamarca-Islandia-Bulgaria) lanaren egileak. Javier Camarak, berriz, Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra jaso du, 5 minutos más / 5 More Minutes (Espainia) filmean egindako lanagatik. Aktore espainiarrak irabazi zuen jada Zilarrezko Maskorra, Truman (2015) filmean berarekin lan egin zuen Ricardo Darín aktorearekin ex aequo.
Ira Sachs zinemagilea izan da Genki Kawamura zuzendari eta gidoigilearekin, Catherine Paillé gidoigilearekin, Alice Braga aktore eta produktorearekin, Patricia López Arnaiz antzezlearekin, Bill Skarsgimonrd aktorearekin eta Mike Goodridge ekoizlearekin batera palmaresa osatu duen epaimahai ofizialaren burua.