Idazle donostiarra Euskal Herriko paisaietara itzuli da Bajamar lanarekin, bere hamargarren nobelarekin. Thriller honek Lekeitiora eraman ditu turismoaren, higiezinen espekulazioaren eta bertako bizimoduaren arteko tirabirak.
Ane Cestero ertzainaren inguruko zortzi eleberriko sailari Alma negra lanarekin amaiera eman ostean, idazle donostiarrak agertokia aldatu eta Jon Agirre jarri du istorioaren erdigunean. Familia-medikua da Agirre, eta duela gutxi iritsi da Madrildik kostaldeko herrira. Han, turismo iraunkorraren aldeko influencer baten heriotza ikertuko du.