Xaneukier taldeak irabazi du Euskaltzaindiaren antzerki beka

  • Xaneukier taldeak irabazi du Euskaltzaindiaren antzerki beka
    Xaneukier taldea

Komunikatzen Xaneukier taldearen antzezlan laburrak jasoko du Euskaltzaindiaren Lautan Hiru laguntza. 2.500 euro eskuratuko dituzte eta antzezlana 2027ko otsailean aurkeztu beharko dute, IX. Lautan Hiru antzerki jaialdian.

“Komunikatzen antzezlan esperimental eta parte-hartzailea da, zeinetan komunikazioaren eta giza harremanen inguruan hausnartuko dugun, umorearen bidez”, azaldu du Oier Garamendi gidoiaren egileak.

Epaimahaiko kideen arabera (Tartean konpainia, BIRA Kultura, 7Katu eta Euskaltzaindia), “testu bizia ondu du gidoigileak, hausnarketarako bideak irekitzen dituena, elkarrizketa zirikatzaileekin zipriztindua”.

orain.eus

  • DataUrriak 15
  • Gaia Arte eszenikoak