Andaluziako Los Voluble konpainiak eta Dani Hernandezek Bilborocken eskainitako “La voz de alarma” ikuskizunarekin ireki zen atzo arratsaldean Bilboko Udalak antolatutako BAD–Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazioa.
Ikus-entzunezko proposamena musika eta ikusizkoa berriz nahastetik haratago doa, eta flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko elkarrizketa eskaintzen du, egungo arazo globalen inguruan hausnarketa bat egiteko; hala nola, genozidioa, fake news-ak eta klima-aldaketa. Modu horretan, “La voz de alarma” ikuskizunak flamenkoa erabiliko du aldaketarako eta hausnarketarako tresna garaikide gisa, eta, horrela, iragana eta oraina elkartuko dira. Helburu hori aintzat hartuta, taldeak bere ibilbidean pilatutako ikus-entzunezko fitxategiekin esperimentatuko du, karga kultural kolektiboa duten ikus-entzunezko sampleak aurkitu nahian. Los Voluble konpainiak dantza erabiliko du lankidetzaren bidez, ikuskizuna aurkeztu aurreko egoitzetan oinarrituta, horietan bertako artistek grabatu eta material berriak gordinik proposatzen baitituzte, zuzeneko birnahasketa- eta inprobisazio-lana egiteko. Oraingo honetan, Dani Hernandezekin aritu dira elkarlanean.
BAD Bilbaoren XXVIII. edizioa urriaren 25era (igandea) arte luzatuko da. Programazioan Euskadiko lau estreinaldi, estatu-mailako estreinaldi bat eta erabateko sei estreinaldi sartzen dira, eta egoitza ezberdinetan eskainiko dira: La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock, Campos Antzokiko Kupula Aretoa eta Dantzerti.
Programa osoa BAD Bilbaoren web gunean eskura daiteke.
Ikuskizun bakoitzerako sarrerak txarteldegian eros daitezke 10 euroren truke, emanaldiaren egun berean eta/edo BAD Bilbaoren web gunean: badbilbao.eus