Guggenheim Bilbao Museoak doako sarrera eskainiko du larunbatean eta igandean, urriaren 17an eta 18an, 29. urteurrena ospatzeko. Aldez aurreko erreserbak agortuta badaude ere, sarrerak izango dira eskuragarri museoko txarteldegietan, baimendutako lekua bete arte.
Bilboko museoak ohar bidez jakinarazi duenez, publikoak, besteak beste, ireki berri den 'Steve McQueen: 66-76-26' erakusketaz gozatu ahalko du.
Era berean, Film & Video aretoan, 'Pipilotti Rist: Ever is Over All' instalazioa dago ikusgai, eta 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa' eta 'Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak' erakusketak ere bisita daitezke. Museoa 10:00etatik 19:00etara egoten da zabalik.