ICAA Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuak, Espainiako Zinemen Federazioak eta Fedicine Zinema Banatzaileen Espainiako Federazioak antolatuta, Zinemaren Jaiaren udazkeneko edizioa egingo dute asteon, urriaren 19tik 22ra.
Ohi bezala, lau egun horietan, zinemarako sarrerak 3,5 euroan egongo dira salgai ekimenari atxikitako aretoetako leihatiletan.
Besteak beste, honakoak ikusteko aukera izango dute zinema aretoetara hurbiltzen direnek: La bola negra (Javier Calvok eta Javier Ambrossik Federico Garcia Lorcaren omenez egindako filma), Inurri itsuak (Ramiro Pinillaren izen bereko eleberrian oinarritutako eta Igor Legarretak zuzendutako pelikula) eta El ser querido (Rodrigo Sorogoyen azkena).