Igor Arzuaga 1976an Laudion jaiotako musikaria zendu da. Akordeoia, gitarra, trikitia, pianoa, teklatua eta baxua jo zituen musikari arabarrak, eta bakarkako ibilbide emankorra izan zuen.
Exkixu taldean eta Mikel Urdangarin kantautorearekin batera hasi ondoren, makina bat disko kaleratu zituen Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin elkarlanean, bakarka zein Eider Laukoteak, Nieves Arillak eta Luis Vilek lagunduta.