Aitor Mendiluzek irabazi du gaur arratsaldean Gernika-Lumon jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21ean Donostian izango den finalaurrekorako.
Sarrerak guztiak agortuta, 1.600 bertsozale elkartu dira Jai Alai pilotalekuan, txapelketako lehenengo itzuliko hirugarren finalaurrekoaz gozatzeko. Ariketa guztiak amaituta, honela geratu dira puntuazioak:
Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera.
Egindako lanak epaitzen, gaurkoan ere, hurrengo taldea aritu da: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta. Idazkari lanak, berriz, Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Miren Itziar Basterretxea Olarreagak egin dituzte.
Lehenengo itzuliko azkena, Biarritzen
Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko azken saioa datorren astean izango da, Biarritzen. Bertan arituko dira Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Biarritzeko saioaren amaieran, puntuazio guztiak ikusita, jakingo da zeintzuk izango diren finalaurrekoen bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak.