Alicia en el país de las maravillas, Loa eta Laia zuzenean, eta Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore emanaldiek osatuko dute Mendizorrotzako Haurrentzako Ikuskizunen XXIII. Erakustaldiaren Gabonetako es

  • Alicia en el país de las maravillas, Loa eta Laia zuzenean, eta Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore emanaldiek osatuko dute Mendizorrotzako Haurrentzako Ikuskizunen XXIII. Erakustaldiaren Gabonetako es

Eguberri hauetan Haur Ikuskizunen Erakustaldia Mendizorrotzako kiroldegira itzuliko da. XXIII. edizio honek hiru ikuskizun eskainiko ditu, guztiak 18:30ean.

Lehen ikuskizuna Alicia en el país de las maravillas izango da, abenduaren 26an. Candilejaren eskutik iritsiko da hiru urtetik aurrerakoei gaztelaniaz eskainitako musikal hau. Eszenaratze zainduaren bidez, autismoari, onarpenari eta baldintzarik gabeko maitasunari buruzko istorioa kontatzen du, ikusleak barrez eta emozioz beteko dituena.

Hurrengo egunean, abenduaren 27an, Loa eta Laia zuzenean ikuskizunaren txanda iritsiko da Ane Martinez eta Leire Aparicioren eskutik. 2 urtetik aurrerakoentzako euskarazko kontzertua izango da, eta txikiak dantzan jarriko ditu koreografia dibertigarriekin, abesbatzekin, jolasekin eta askoz gehiagorekin.

Azkenik, abenduaren 28an, euskarazko klasiko baten txanda izango da: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. Taldeak Musu bete urte lana aurkeztuko du, 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Familiak kantuan eta dantzan jarriko dituen musuen inguruko ikuskizuna.

“Gabonetako programazioa iragartzen hasi gara, kasu honetan kultur programazioaren klasiko batekin. Hain zuzen ere, urtez urte, beti izaten da arrakastatsua. Eta aurten ere ziur nago haur txikienak eta haien familiak gozaraziko dituela eskaintza honekin”, ziurtatu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Sarrerak abenduaren 10ean, 08:30ean, jarriko dira salgai Gasteizko Udalaren webgunean eta 5 euroko prezioa izango dute.


  • DataAzaroak 10
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika