"Rigor Mortis" endredozko komedia azaroaren 19an iritsiko da Jesús Ibáñez de Matauco antzokira, heriotzari buruzko familia-istorio batekin


Azaroaren 19an, osteguna, 19:30ean, Rigor Mortis antzezlana izango da Jesús Ibáñez de Matauco antzokian. Txalo Produkzioak eta Tanttaka Teatrok sinatu dute euskarazko endredozko komedia hau, ANTZ3RKIZek bultzatutako Antzerkigintza berriak – Dramaturgia Berriak programan hautatua izan zena. Marka horrek Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Bilboko Arriaga Antzokia biltzen ditu.

Piezak heriotzari buruzko istorio familiarra kontatzen du. Aho zabalik hil da aitona. Amamak ez du nahi inork horrela ikusterik, eta beharrezkoa dena egingo du rigor mortisak ahoa itxita harrapatzeko. Alaba eta bilobaren aurrean disimulatu beharrak nahaspilazko komedian murgilduko du publikoa bete-betean. Lau emakume, gorpu bat eta sekretu asko.

Dorleta Urretabizkaia da egilea, Mireia Gabilondo da zuzendaria eta Garazi Urkola, Aizpea Goenaga, Joseba Apaolaza eta Dorleta Urretabizkaia dira antzezleak.

RIGOR MORTIS antzezalaren txostena (PDF)


  • DataAzaroak 10
  • Gaia Arte eszenikoak