Gabonak Vitoria-Gasteizko auzoetara iritsiko dira Butaka Txikiaren programazioarekin. Haurrentzako eta familientzako 8 ikuskizun izango dira, 11 saiotan banatuta, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, hiriko gizarte-etxeetan.
"Ikuskizun horiek Gabonetan izaten duten arrakasta ikusita, eskaera handi horri erantzuten saiatu gara, eta ia 200 besaulki gehiago jarriko ditugu salgai. Horrela, 2.400 sarrerara iritsiko gara", esan du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.
Salmentak berak ere aldaketak izango ditu, sistema informatikoaren gaineko presioa murrizteko, salmenta bi egunetan egingo baita. Abenduko ikuskizunetarako sarrerak abenduaren 11n jarriko dira salgai, 08:30ean, eta urtarrilekoak abenduaren 14tik aurrera egongo dira eskuragarri, horiek ere 08:30ean.
Era berean, obrak haurrei eta familiei zuzenduta dauden arren, bakoitza adin-tarte jakin baterako gomendatzen da, 1 urtetik 12 urtera arte. Aurten, gainera, berritasun gisa, publiko guztientzako ikuskizun bat gehitu da.