Azkena Rock Festival jaialdiak 25. urteurreneko egunez eguneko egitaraua aurkeztu du

  • Azkena Rock Festival jaialdiak 25. urteurreneko egunez eguneko egitaraua aurkeztu du

  • Marilyn Manson eta Slash ft. Myles Kennedy & The Conspirators izango dira osteguneko inaugurazio eguneko protagonista, Patti Smith Quartet eta Wilco ostiralekoak, eta Bad Religion izango da larunbateko izarra
  • Rival Sons, Billy Talent, 16 Horsepower, Billy Bragg, Beth Hart, Michael Monroe plays Hanoi Rocks, Dave Alvin & The Guilty Ones, Old 97’s eta beste asko arituko dira rock’n’roll musikaren aldaera guztiak arakatuko diren hiru egunetan
  • Azkena Rock Festival jaialdiaren 25. edizioa ekainaren 17an, 18an eta 19an izango da Gasteizko Mendizabalan
  • Asteburu osorako bonuak salgai daude, eta eguneko sarrerak prezio berezian eros daitezke jada 12/3 arte

Azkena Rock Festival jaialdiak zehaztu du 25. urteurreneko egun bakoitzean zer kontzertu izango diren, eta 60 artista inguru biltzen dituen kartelaren egunez eguneko banaketa aurkeztu du. 2027ko ekainaren 17an, 18an eta 19an, Mendizabala adin guztietako rock'n'roll zaleen topagune bihurtuko da aurten ere, jaialdiaren historian funtsezkoak izan diren artistak, kultuzko taldeak eta proposamen garaikideak ekarriko dituen programazioarekin. Hiru egun mende-laurdeneko zuzeneko musika ospatzeko, hard rocka, punka, americana, bluesa eta sustraidun soinuak protagonista izanik.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataAzaroak 17
  • Gaia Musika