Aurkeztu da Kursaal Eszenako 2027ko programazioa

  • Aurkeztu da Kursaal Eszenako 2027ko programazioa

  • Xabier Anduaga, Lucía Lacarra, Izaro, Maite Larburu... nazioarteko ibilbidedun bertako artistak ariko dira Kursaal Eszenan 2027an, besteak beste,  Jorge Drexler edo Akademie für Alte Musik Berlin orkestrarekin batera
  • Sarrerak salgai hemen eta Kursaaleko leihatiletan

2027an, Kursaal Eszenako programazioa aukera ezin hobea izango da donostiar zein gipuzkoar artista nabarmenen lanaz gozatzeko; bakoitzak bere diziplinaren barruan eta esparru anitzetan, gure lurraldean ez ezik, nazioartean ere arrakasta duten artistak izango dira Kursaaleko agertokian: Xabier Anduaga tenorra, New Yorkeko Metropolitan-etik Bartzelonako Liceu-ra arrakastaz arrakasta dabil; zer esanik ez Lucía Lacarrak (Benois de la Danse saria) munduko konpainia nagusietan lehen dantzari gisa egina duen ibilbide luze eta oparoaz; Izarok zortzi herrialdetara eramango duen biraren baitan ariko da gurean eta Maite Larburu biolinista Helsinki Baroque Orchestrako bakarlarien artean izango da Kursaalen. Gainera, Kursaal Eszenaren kalitate-konpromisoa berresten duten musika klasikoko, dantzako zein popeko izenek edo familiarteko publikoarentzako proposamenek osatuko dute eskaintza.

2027. urtea urtarrilaren 25ean hasiko da Kursaal Eszenan, Kristian Bezuidenhouten zuzendaritzapean ariko den Kammerorchester Baselen kontzertuarekin, eta hilaren 28an jarraituko du La La Love You taldearekin. Programatutako musika klasikoko, herrikoiko eta haur eta familientzako 20 proposamenei uda baino lehen, urritik abendura bitartean egingo diren herri musikako kontzertu berriak gehituko zaizkie. Denboraldi berriko kontzertuetarako sarrerak salgai daude kursaal.eus webgunean (online salmentarako bide ofizial bakarra) eta Kursaaleko leihatiletan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 18
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika