Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko Jaialdia - ZINEBIk Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako 68. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko diren Euskadiko sei film labur aurkeztu ditu gaur. Jaialdia azaroaren 20tik 27ra egingo da. Lau fikziozko lan, dokumental bat eta animaziozko film bat daude hautatutako 49 lanen artean; guztira, 3.300 proposamen baino gehiago jaso dira.
Aurkezpenean, honako hauek hartu dute parte: Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak, Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendariak eta Cristina Ezquerra Jaialdiko jarduneko idazkari nagusia. Haiekin batera, beste hauek ere izan dira: Mikele Landa, Neska bat desagertu da filmaren zuzendaria; Maia Iribarne, Guretako eztia filmaren zuzendarikidea; Raúl Barreras, Bitartean, gero filmaren zuzendaria; Sonia Estévez, Onena ura da filmaren zuzendaria; Daniel Alegrete, High River filmaren zuzendaria; eta Esther Escudero, Siurana filmaren zuzendaria. Filmak Arriaga antzokian emango dira, azaroaren 21etik 26ra bitartean programatutako Nazioarteko Lehiaketaren zortzi saioetan.