Euskadiko Orkestrak 26/27 Denboraldiko hirugarren programa sinfonikoa aurkezten du, "Falla / Debussy / Stravinski" izenekoa. Kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, azaroak 23, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, azaroak 24, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, azaroak 25, Bilboko Euskaldunan; eta ostegun eta ostiralean, azaroak 26 eta 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.