Euskadiko Orkestraren programa sinfoniko berriak Falla, Debussy eta Stravinskiren obrak bilduko ditu eta "Abestu 3" herritarren abesbatzari emango dio protagonismoa

  • Euskadiko Orkestraren programa sinfoniko berriak Falla, Debussy eta Stravinskiren obrak bilduko ditu eta

  • Ehundik gora herritarrek Verdiren "I Lombardi", Sorozabalen "Hara nun diran" eta Vivesen "Doña Francisquita" abestuko dituzte Iruña, Bilbo eta Donostiako kontzertuen lehen hamabost minutuetan
  • Hasiera popular honen ondoren, Lucas Maciasek orkestra zuzenduko du Fallaren "Hiru puntako kapela", Debussyren "La mer" eta Stravinskiren "Suzko txoria"-ren interpretazioan
  • Azaroaren 24tik 27ra bitartean izango diren kontzertuetarako sarrerak salgai daude

Euskadiko Orkestrak 26/27 Denboraldiko hirugarren programa sinfonikoa aurkezten du, "Falla / Debussy / Stravinski" izenekoa. Kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, azaroak 23, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, azaroak 24, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, azaroak 25, Bilboko Euskaldunan; eta ostegun eta ostiralean, azaroak 26 eta 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 23
  • Gaia Musika