Lykke Li, Of Monsters and Men, Vetusta Morla eta gehiago ere sartu dira 2027ko Bilbao BBK Live jaialdiaren kartelean

  • Lykke Li, Of Monsters and Men, Vetusta Morla eta gehiago ere sartu dira 2027ko Bilbao BBK Live jaialdiaren kartelean

  • Sanguijuelas del Guadiana, Triángulo de Amor Bizarro, Club Romántico: Dngdngdng b2b Florentino, 1111 eta Perfecto Miserable ere arituko dira edizio honetan
  • Jaialdiaren XXI. urteurrena ospatzeko edizioa 2027ko uztailaren 8an, 9an eta 10ean izango da, ohiko kokalekuan: Kobetamendin
  • Bonuek prezio berezian jarraitzen daude salgai azaroaren 30eko 23:59ak arte

2027ko uztailaren 8an, 9an eta 10ean  Kobetamendin izango den Bilbao BBK Live jaialdian arituko diren artista gehiago ezagutarazten ari dira. Lehendik iragarritako artistei honako hauek gehitu zaizkie orain: Lykke Li, Of Monsters and Men, Vetusta Morla, Sanguijuelas del Guadiana, Triángulo de Amor Bizarro, Club Romántico: Dngdngdng b2b Florentino, 1111 eta Perfecto Miserable; argi dago, beraz, jaialdi irekia izango dela berriro ere, belaunaldi berrien ahotsak nazioan nahiz nazioartean ibilbide luzea egina duten proposamen handiekin uztartuta, hala nola dagoeneko iragarritako The xx, Teddy Swims, Pixies, The War on Drugs, alt-J, Amelie Lens presents AURA, Bonobo, Jack Johnson, Two Door Cinema Club edo Viva Suecia, besteak beste.

Izen berriei dagokienez, Lykke Li artista suediarra aipa daiteke, datorren udan Europan egingo dituen bi showetako bat gurean egingo baitu, eta, egungo konpositoreen artetik, ziurrenik tristura pop klasiko bihurtzeko gaitasun handiena duenetako bat izango da, horren adibide izanik I Follow Rivers ikonikoa edo sex money feelings die; Of Monsters and Men taldeak ere jaialdi honetan emango du 2027an Estatuan egingo duen kontzertu bakarra, eta Nanna Bryndís Hilmarsdóttir eta Ragnar Þórhallsson abeslariek gidatzen duten indie folkak mundu guztia konkistatu du, azken urteetan generoan izan den debut garrantzitsuenetako batean, hau da,  My Head Is An Animal diskoan dagoen Little Talks abesti jada klasikoari esker.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 23
  • Gaia Musika