Garazi Arrulak eta Julen Gabiriak irabazi dituzte haur- eta gazte-literaturako lanen euskarazko itzulpen onenen "Vitoria-Gasteiz" sariak

  • Garazi Arrulak eta Julen Gabiriak irabazi dituzte haur- eta gazte-literaturako lanen euskarazko itzulpen onenen

  • Udalak hogeita hamar bat ekitaldi antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Haur- eta gazte-literaturako lanen euskarazko itzulpen onenen "Vitoria-Gasteiz" sarien hogeita hirugarren edizioak Garazi Arrula Ruiz eta Julen Gabiria Lararen lanak saritu ditu. Euskararen Udal Zerbitzuak antolatutako sari hauek 9.000 euroko diru-hornidura dute kategoria bakoitzean.

Garazi Arrula Ruiz saritu dute haurren kategorian, André Carrilho egile eta ilustratzailearen A menina com os olhos ocupos lanaren itzulpenagatik. Lanaren izenburua Begiak beste nonbait dituen neskatxa da. Bestalde, Julen Gabiria Lara izan da irabazlea gazteen kategorian, Joe Sacco idazle eta komikigile maltarraren Footnotes in Gaza lanaren itzulpenagatik, euskaraz Gazako oin-oharrak izenarekin argitaratua.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 24
  • Gaia Literatura