Arrantzaleen Museoa (erakusketa iraunkorra eta bisita gidatuak)

Bermeo 2014(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Arrantzaleen Museoa (erakusketa iraunkorra eta bisita gidatuak)

Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da. 1943. urtean monumentu nazional izendatutako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik.

Honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei: arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia.

Museoko areto batean, Ertzilla Dorrearen historia azaltzen da. Dorrea XV. mende amaierako eraikina da, hiri- eta merkataritza-izaera hutsekoa, eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemaren egilea izan zen Alonso de Ertzilla izan baitziren familia horretakoak.

1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituen, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxatzeko. Gero, 1994 eta 1995 urteen artean, dorreko fatxadak zaharberritu zituen. Orain dela gutxi, eraikina berriz zaharberritu da, hasierako itxura berreskuratzeko. Horrez gain, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz.

 

Bisita gidatuak: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: 946 881 171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.


Laburrean

Non