Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez. Instalazio hau 1925ean inauguratu zen bezala dago, txirrika, uhal eta lokaztu sistema konplexu baten bidez 16 makina funtzionarazten dituen antzinako motor elektriko batekin.
Antzinako eraldatze elektrikoko zentralaren instalazio harrigarriak, jatorrizko zuzentze ekipoekin, merkurioko lurrunaren bidez, duela mende bateko teknologia modernoena islatzen dute.
Azpeitiako antzinako geltokiko eraikuntza zentralaren lehenengo solairuan XIX. mende bukaeratik AVEraino trenetan erabilitako uniformeen salbuespenezko erakusketa dago. Bigarren solairuan mundu osoko erloju bilduma.
Lurrun Trena: Aste Santutik azaroaren 1a bitartean.