Chillida Leku (erakusketa iraunkorra eta bisita gidatuak)

Hernani 2014(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Chillida Leku (erakusketa iraunkorra eta bisita gidatuak)

Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak.

 

Bisita gidatuak 20 laguneko taldeentzat. Bisitaren prezioa 120 eurokoa da, eta taldeko pertsona bakoitzak sarrera bat erosi behar du museoan sartzeko. Bisita gidatu hauek egiteko: reservas@museochillidaleku.com / 943 335 959

 

Igandero museoa modu ludiko eta dibertigarrian bisitatzeko aukera eskaintzen dugu gure hezitzaile taldearen eskutik. Haurrek, pertsona heldu batek lagunduta, eskulturak unkitu eta Chillida asmatutako espazioen barruan sartu ahal izango dira, eta formen unibertso mugagabea deskubritu ahal izango dute.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2014(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • Zenbatekoa7 / 14 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Chillida Leku

Non