Museoko lehen solairuan Eusko Jaurlaritzaren jabetzako antzinako euskal zeramikaren bilduma bat dago ikustera jarria.
Euskal Herrian XVI. mendeaz geroztik erabili izan diren 380 pieza dira guztira. Erakusketa honen ibilbidean aurrera egiten dugun neurrian, garai bateko euskaldunen eguneroko bizitzan murgilduko gara, oraingoaz oso bestelako garai historiko batean, egia esan.