Gernikako Bakearen Museoa tematikoa da eta bakearen kultura du gaia. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketa du oinarri erakusketa iraunkorrak eta museoaren lan-arlo biak jorratzen ditu, historia eta bakea, zenbait ardatz edo galderen bitartez.
Bisita motak eta bisita gidatuak egiteko argibideak esteka honetan eskuragai.