La Encartada Fabrika Museoa (bisita gidatuak)

Balmaseda 2014(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • La Encartada Fabrika Museoa (bisita gidatuak)

La Encartada SA fabrika 1892an sortu zen eta 100 urtez egon zen martxan. Kapital soziala 5 indianok –Mexikon aberastu ziren bizkaitar emigranteak– jarri zuten; haietako 3 Balmasedakoak ziren. Fabrikan, artilea lantzen zen eta hainbat artikulu egiten ziren, besteak beste txapelak –produktu nagusia–, mantak eta oihalak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, nola ez, matazak eta harilak.

Fabrikaren inguruan, auzo langile txiki bat eraiki zen langileentzako etxeekin, kapera-eskolarekin, zuzendariaren etxearekin (dagoeneko desagertuta) eta bestelakoekin. eta baratzeekin. 2007tik, La Encartada Fabrika Museoa industria-museo bat da. Eraikinek, makinek eta langile-koloniak garai haien adierazle nabarmena dira, eta bisitak penintsulako iraultza industrialaren hasierako garaietara eramaten gaitu. La Encartadaren balio nagusietako bat da bere makina-bilduma paregabea; ingelesak dira gehienak, XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak.

Ia ukitu gabe kontserbatu ditu bere irudia eta dotazio teknologikoa, eta oso-osorik mantentzen ditu ekoizpen-prozesuaren elementu guztiak, lehengaia gordin jasotzen denetik, paketatzeko eta bidaltzeko prozesura arte. Osotasun tekniko hori eta kontserbazio-egoera paregabea direla-eta, La Encartada bisita daitekeen elementu bakarra da bere arloan.

Bisitak BETI DIRA GIDATUAK, eta eguneko azkenengo bisita ixteko ordua baino ordubete lehenago  aterako da, bisita gidatuen iraupena ordu batekoa baita

  • Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea, eta 20 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, erreserba egitea beharrezkoa izango da: 946 800 778 / laencartada@bizkaia.eus 

Laburrean

Non