Rialia - Industria Museoa (erakusketa iraunkorra eta bisitak)

Portugalete 2014(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Rialia - Industria Museoa (erakusketa iraunkorra eta bisitak)

Historia, paisaia batena edo industriakoa bezalako prozesu batena, garai hartan bizi izan ziren gizon eta emakumeen historia ere bada. Industriaren garapenaren hasieran burdina funtsezko lehengaia izan zen, baina itsasadarrak ere antzeko garrantzia izan zuen.

Horregatik, Rialia-Industria Museoak hiru gai nagusi jorratzen ditu bere funts iraunkorrean: GIZONA, BURDINA eta ITSASADARRA. Izan ere, gai horiek ikuspegi historiko, etnografiko eta artistikotik jorratzen ditu.

Rialia-Industria Museoak lehen mailako kultur ekipamendua eskaini nahi die herritarrei, kultura, arte, historia eta etorkizunerako espazio irekia izan dadin. Rialiak gozamenerako espazioa ere izan nahi du; iragana ikasteko, langileak omentzeko eta joera artistiko berrien toki adierazgarria bihurtzeko.

Industriaren Museoaren bilduma SEPIren funts historiko-artistikoek osatzen dute, batez ere honakoek: Portugaleteko Udalari 25 urterako laga zaion pintura-lan kopuru handia; Nicolás Martínez Ortiz de Zarate, García Ergüin, Nicolás Esparza, Luna y Novicio edo Ricardo Gómez Gimenoren lanak; eta Rialia bilduma. Lan horiek guztiak udalak erosi ditu edo dohaintzan eman dira.

 

Bisita gidatuei buruzko informazioa esteka honetan eskuragai.

Erreserbak egiteko: 944724384 / rialia01@portugalete.org 

bizkaia.eus

Laburrean

Non