Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko leku bat da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuta...Txotx!
Sagastiaren alboan dago museo gunea. Leku itxia da eta errekurtso eta teknologia aurreratuenak ditu sagarra eta sagardoaren mundu zirraragarriaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna; eta Euskal Herriko kulturan duen garrantzia azaltzeko. Panel informatiboak, material interaktiboa, argazkiak eta jokoak erabiliko dira azalpenetarako.
Sagasti museistikoa aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatu litekeena. Hemen garatuko dira zenbait azalpen jarduera, erakusketa, txertaketa eta labore, bisitariak naturaren mundura inguratzeko helburuarekin, modu atsegin eta dibertigarri batean. Sagardoetxeako sagastiak ikusi eta aztertzeko aukera ematen digu, sagarrondoak eramateko modu desberdinak eta Euskal Herriko sagar mota desberdin.
Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa dastatzekoa da, txotxeko ohituran barneratzeari zuzendua, bereziki. Sagardoetxeak denda bat ere badu, sagarra eta sagardoaren munduarekin zerikusia duten produktuak, oroigarriak, promozioko gauzak, dokumentazio eta informazioa eskuratu ahal izateko.
Erreserbark esteka honetan egin daitezke.