Abaola Itsas Kultur Faktoria (bisita gidatuak)

Pasaia 2020(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Abaola Itsas Kultur Faktoria (bisita gidatuak)

Pasai San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

Unibertso itsastar honen helburua euskal itsas ondarea ezagutzera ematea da eta honako osagaiek osatzen dute: nazioarteko ontzigintza tradizionaleko eskola, nabigazio eskola, itsas modelismo tailerra, Irrien Lagunen txokoa, itsas antzokiko arte eszenikoen programazioa eta Auzolan boluntario taldea.

Esperientziaren bidetik jakintzaren bila doazen nabigazio liluragarriak abiatzen dira Faktoriaren kaiatik, Itsas Ondarearen parte izanik.

 

Bisita motak:

  • Bisita librea
  • Bisita mistoa
  • Talde bisita

Bisita mota ezberdinei buruzko informazioa eta sarrerak esteka honetan eskuragai.

abaola.org

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • LekuaPasaia

Non