Nautilus (erakusketa iraunkorra eta bisita gidatuak)

Mutriku 2020(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2034(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Nautilus (erakusketa iraunkorra eta bisita gidatuak)

Mutrikuko Ikagune Geologikoak, Mutrikuren urruneko iraganari, jatorriari eta eraketari buruzko zenbait galderei erantzuten die. Gakoak Mutrikuko Flysch Beltza osatzen duten harkaitzetan daude, eta, marea jaisten denean erraz irakur daitezke, milioika urteetan gorderik egon diren sekretu guztiak erakusten dituzten amildegietan. Hauek dira hain zuzen Euskal Kostaldeko Geoparkean dauden Flysch zaharrenak eta ikusteko eta ulertzeko konplexuenak.

NAUTILUS-en material fosil bikainak erakusten dira, guztiak Mutrikuko flysch beltzean jasoak, eta Jesús M. Narvaez Amasorrain eta Esperanza Azkarraga senar-emazteen bildumaren parte dira. Bikote honek, 40 urtetako etengabeko lanean, mundu mailako garrantzia duen paleontologia bilduma osatu du eta Mutrikuko Udalarekin duen hitzarmen baten bidez Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoan ikus daiteke.

Zentru hau Euskal Kostaldeko Geoparkeak duen museotariko bat da eta Euskal Kostaldeko Museoen Sarean sartuta dago.

 

Bisita gidatuak:

Irekiera ordutegiaren barruan barne bisita gidatua egiteko aukera izan ohi da, goizean 12:00etan eta arratsaldean (museoa irekita dagoen ordutegian) 17:30tan. Iraupena ordu bete izaten da eta prezioak sarrera barneratzen du.  

mutriku.eus

Laburrean

Non