Zinemagileen artean 2020 - Emakumeek egindako zinemaren 9. karabana

Bilbao 2020(e)ko maiatzaren 4(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 8(e)ra
  • Zinemagileen artean 2020 - Emakumeek egindako zinemaren 9. karabana

Emakumeek egindako Zinemaren 9. Karabana, “Zinemagileen artean”, maiatzaren 4an hasiko da Bilbon, edizio berezi batean. Izan ere, egungo egoera dela eta, Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKE-tik Karabana online ikustera gonbidatzen zaituzte.

Maiatzaren 4tik 8ra, “caravanadecinedemujeresbilbao.com” streaming-plataformak zabaldu eta indartuko du emakumeek egindako ikus-entzunezko sorkuntza.

Guztira 8 pelikula emango dira irekian zinema sozialeko plataforma berri horretan: 4 film luze, film ertain bat, 2 film labur eta “Emakume mugituentzako partaidetzako bideo-tailerra” delakoaren emaitza.

Emakumeek egindako pelikulak erakutsi eta nabarmendu nahi dituzte, beste urte batez, eta emakumeak zinemagintzaren esparruan sartzea sustatu. Klaketa Árabe ekoiztetxea du lankide KCD GGKEak Karabana hau egiteko, eta Garapenerako Lanki-detzaren Euskal Agentzia eta Bizkaiko Foru Aldundia ditu laguntzaile.

Honako hauek ikus ditzakegu bederatzigarren edizio honetan: Grezian tomateak hazten, Wagnerren musikak lagunduta; arrain-hazkuntza saharar errefuxiatuen kanpalekuetan; Aljeriako independentzia-ge-rraren sekretuak; Frantziako langile batzuk euren fabrikaz jabetzen, lanpostuari eusteko; Brasilgo ikasle-mugimendua hezkuntza publiko hobea eskatzen; Mexiko eta Montreal bitarteko bidaia klandestinoa; eta iaz Laudion egindako Emakume mugituentzako partaidetzako bideo-tailerraren emaitza.

Era berean, Karabanako bost zinema-zuzendarirekin zuzeneko saioetara sartu ahal izango zarete online. Emakume horiek euren obraz eta euren lanaz hitz egingo dute.

Filmak ikusteko eta zinema-zuzendariekin egin beharreko foroetan parte hartzeko, www.kcd-ongd.org webgunera jo.

Egitarau osoa hemen kontsultatu

 

 

 


Laburrean

Non