Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2020 (egitarau berezia)

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko ekainaren 22(e)tik 2020(e)ko ekainaren 24(e)ra
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2020 (egitarau berezia)

Hurrengo ekainaren 22, 23 eta 24an, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldi bat egingo da Donostiako Antzoki Zaharrean, Donostiako Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Erakustaldi horretan, hiru dokumental proiektatuko dira, 18. Giza Eskubideen Zinemaldian programatutakoak, baina ezin izan zen egin joan den apirilean, osasun larrialdia zela eta. Apaga la luz y verás (2020) dokumental autobiografikoa da, ikusmen gutxiko Ibon Casas musikari eta musikagileari buruz; Ernest Lluch, libre y atrevido (2020), berriz, ETAk eraildako politikari sozialistari buruzkoa da; Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020) Euskadiko kontzientzia eragozpenaren eta antimilitarismoaren mugimenduari buruzkoa da.

Sarrerak, berriz, ekainaren 8an aterako dira 11:30ean, eta Antzoki Zaharreko zein Victoria Eugeniako leihatiletan eta www.donostiakultura/sarrerak web orrian erosi ahal izango dira.

Programazioa

 

Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubiak.eus


Laburrean

Non