"Tokyo Compression", Michael Wolf-en erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Tokyo Compression", Michael Wolf-en erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

Tokyo Compression-ek egunero Tokioko ehunka mila herritarrek lanerako joan-etorrietan izaten dituzten pilatze-baldintza ezin txarragoak azaltzen ditu. Michael Wolf-ek Tokioko metroko Shimo-Kitazawa geltokian egin zituen argazkiak, eta garraio publikoa puntako orduan erabiltzean izan ohi den esperientzia klaustrofobikoari eta itogarriari erreparatu zion, beste hiri askotan ohikoa den bezala.

Hiri handien hazkunde azkar eta neurrigabeak herritarren bizitza baldintzatu du, giza eskalari kasurik egin gabe eta haien bizi-kalitatea okertuz. COVID-19 birusaren eraginaren ondorioz ezarritako babes eta urruntze sozialeko neurriek aldaketa bortitz bat eragin dute, kaleak hustu eta mugikortasuna mugatu duena, eta agerian utzi du haren erabilerak zein bizkor alda daitezkeen. Wolf-en argazkiek hiri-bizitzaren alienazioa azaltzen dute, eta, aldi berean, espazio publikoaren igarotze eta banaketan alternatibak imajinatzeko aukera emango duen iritzi kritikoa erabili beharra azpimarratzen dute. Lan horrek, pandemiak planteatutako hirigintza-erronketan oinarrituta, agerian utzi ditzake hiri-espazioetan bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko modu berriak.

Michael Wolf-ek (1954-2019) Estatu Batuetan, Kanadan eta Alemanian ikasi zuen, azken herrialde honetan, Otto Steinertekin batera Esseneko Unibertsitatean. 1994an argazkilari lanetan hasi zen Alemaniako Stern aldizkarian, eta honek Hong Kongera bidali zuen. Hamarkada batez Txinan bizi izan zen, baina bere bizitzako azken urteak Parisen eman zituen familiarekin eta argazkilari independente gisa lan egiten. Hong Kong eta Paris izan ziren bere hiri-argazkigintzaren helbururik gogokoenetako bi, non arkitektura eta hiritarrak berak sortzen zituen konposizioen pieza hutsak diren. Bere lana mundu osoko galeria eta museoetan erakutsi da, eta besteak beste, Brooklyn Museum, Milwaukee Art Museum edo Museum of Contemporary Photography of Chicago erakundeen bildumen parte da. Beste sari askoren artean, World Press Photo (2005, 2010 eta 2011) eta Alemaniako Fotobuchpreis sariak jaso zituen.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaEreaga hondartza (13 zenbakia, mapan)
    Getxo
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana