"2199", Fragmentin taldearen erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "2199", Fragmentin taldearen erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

Agintea, pertzepzioa eta kontrola zalantzan jartzen dituen alegiazko errealitatezko instalazio performatiboa da 2199. Hiru erabiltzaile aulki birakorretan jesarri behar dira eta alegiazko errealite kaskoak jantzi. Gauzak horrela, eurak inguratzen dituen espazio fisikoarekin antza handia daukan alegiazko mundu minimalista eta abstraktu batean aurkituko dituzte beren buruak. Ahots batek ongietorria emango die eta mugimendu sinkronizatuak gauzatzera gonbidatuko ditu. Alegiazko espazioko puntu jakin batzuetara begiratuz gero jesarlekuak biraraziko dituzte koreografia baten antzezle bihurtuz eta, aldi berean, arrakasta partekatuaren erantzunkizunaren arduradun. Erabiltzaile bakoitzak gainerako beste biek egiten dutena zeharka ikusiko du. Era honetara parte izatearen sentipena indartzen da eta baita ere obedientzia sentimendua zentzuzko koreografia baten sorkuntzan. Amaitzean, hurrengo bisitarien antzezpena ikustera gonbidatuak izango dira parte-hartzaileak, mundu fisikoan eta alegiazkoan aldi berean gertatzen denaren arteko talka agerian geratuz.

2199-k teknologia berrien aurrean pertsonen zaurgarritasunari buruzko gogoeta proposatzen du eta sarritan era akritikoan eta automatizatuan erabiltzen den alegiazko errealitatea –bere arrakastaren biktima– aztertu nahi du.

Lausanne-n, Suitzan bizi den artista taldea da Fragmentin, 2014ean ECAL-eko (Lausanne University of Art and Design) hiru ikaslek sortua: Laura Perrenoud (Lausanne, 1991), David Colombini (Lausanne, 1989) eta Marc Dubois (Basel, 1985). Artea eta ingeniaritzaren bitarteko puntu batetan, euren lanak batetik, teknologia digitalek eguneroko bizitzan duten eragina aztertzen du eta bestetik, teknologia hauek opakotasun eta kontrolerako daukaten joera. Haien lana gaur egun pil-pilean dauden gaien inguruko eztabaida gune bezala ere uler daiteke, esaterako klima-aldaketa. Instalazio, bideo, interakzio eta preformance-n bitartez sistema konplexuak desmitifikatzen dituzte eta aldi berean gailentzen ari diren teknologiek eragiten duten tentsioa ere ezagutzera ematen dute. Duela gutxi Lauren Huret artistarekin elkarlanean burningcollection.tv sortu dute, Pariseko Jeu de Paume-aren alegiazko espazioarentzako lan generatiboa. Fragmentin-en lanak Art Foundation Pax edo Basel-eko Hek bezalako erakundeek erakutsi eta eskuratu dituzte. Makina bat sari ere jaso dituzte, hala nola App Art Award 2017an, Pax Art Award 2018 edo Fondation Vaudoise pour la Culture-ren Prix du Rayonnement 2019.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaInfo Puntua (Amezti 4)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non